Zesta-puntako San Pedro saria jokatu da azken asteotan Aitzuri frontoian. Atzo eman zitzaion amaiera txapelketari azken neurketekin, finalekin.
Lehenbizi, emakumeen finala jokatu zuten. Markina-Xemeingo Arai Lejardi eta Erika Mugartegi Berriatuakoa Elaia Gogenola eta Eneritz Lizardi mutrikuarraren aurka aritu ziren. Markina-xemeindarrak izan ziren garaile 30-18 emaitzarekin.
Gizonetan bi zumaiar neurtu ziren, bi anai, berez hala izan behar ez bazuen ere. Cosme Agirrek eta Mikel Mancisidorrek Eñaut Urreisti eta Roberto Lekue zituzten aurkari finalean, baina Urreistik ezin izan zuen jokatu lesio bat zela medio, eta Gonzalo Agirre zumaiarrak jokatu zuen haren ordez. Hiru setetan erabaki zen partida eta txapelketa: 15-14, 13-15 eta 5-1 Agirre eta Mancisidorren alde.