Tunikadunak agertu dira Santiagon

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 13a

Mareak izaki ornogabe horiek ekarri zituen atzo Santiago hondartzara. Marmokak zirelako ustea zabaldu bazen ere, Gonzalo Torre Geoparkeko ingurumen arduradunaren arabera, ez dira arriskutsuak.

Tunikadunak (tunicata) edo urokordadunak (urochordata) kordatuen barruko animaliak ekarri zituen atzo itsasgorak Santiago hondartzara. Gonzalo Torreren hitzetan, zilindro itxurako gorputz gardena dute, eta bi zulo nagusi dituzte, ahokoa eta uzkikoa. Zakatz itxurako beste zulo txikiago batzuk ere badituzte, ura iraganaraziz janaria iragazteko. Gorputzean eraztun modura eratuak dituzte giharrak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide