Parrokiko taula flandiarra ezagutzeko bisita gidatua izango da hilaren 23an

Maria Maya Manterola

Ismael Manterola arte historialariaren eskutik zaharberritu duten taula flandiarraren nondik norako guztiak ezagutu ahal izango dituzte bisitariek. 

Zaharberritze lanak amaituta, San Pedro parrokiara itzuli zuten Juan Martinez de Mendaro kapitainaren taula flandiarra Aste Santuaren bueltan. Orain, taularen xehetasun guztiak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du udalak. Ismael Manterolak gidatuko du, eta hilaren 23an izango da, 10:00etan. 

Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, Turismo Bulegoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide