Beheko plazara itzuli dute birziklapen etxola

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 13a

Udal Elkarteak konponketa lanak egin dizkio azken asteotan. Behin lanak amaituta, Beheko plazara itzuli dute birziklapen etxola, lehengo kokapen berera.

Erabilitako olioa, etxetresna elektriko txikiak edota pilak eta CD/DVDak utzi daitezke etxola horretan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide