1937. urtean ehunka zibil deserriratu zituzten frankistek Gipuzkoan eta Bizkaian. Zumaia, Ondarroa eta Mutriku izan ziren herririk kaltetuenak. Zumaian, 252 herritar Zubitxikian bildu eta kamoioi eta autobusetan banatuta atera zituzten herritik.
Herritar horien oroimenez, omenaldi ekitaldia egin eta oroigarria ezarri zuten 2017an Ignacio Zuloaga plazan. Jexux Mari Iribarrenaren testua ere badarama, Juan Luis Blancoren kaligrafia lanarekin.