ETB1eko 'Entzierroa' saioan izan da Asier Albite

Erredakzioa 2022ko uztailaren 13a

Euskal Telebistak Entzierroa saioa eskaintzen du egunero ETB1 katean, sanfermin festen harira, eta Asier Albite bi aldiz agertu da bertan.

Asier Albite ETB1eko Entzierroa programan izan da gaur, asteazkena, eta zezenen inguruan hitz egin du bertan. Albite albaitaria da ofizioz, eta joan den urtean behi suharren eta baserriko bizimoduaren inguruko Suharra dokumentalaren sormen prozesuan ere parte hartu zuen. EITB nahieran ikus daiteke Asier Albite gaurko Entzierroa saioan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide