Udako menu berezia jan dezakete herritarrek dagoeneko, Bittarte erretegian. Izan ere, udako menua prestatu du erretegiak. Menu bereziak aukera zabala eskaintzen du errazioetan, entsaladetan, tortilletan, plateretan eta azkenburukoetan. Gainera, oilasko errea ere prestatzen dute, eta jatetxean bertan jan daiteke edota etxera eraman.
Bestetik, Zumaiako Gala Gaua abuztuaren 6an, larunbata, izango da eta egun horretan Bittarte zabalduta egongo dela adierazi du erretegiak. Era berean, iraila arteko igande eguerdiak ere zabalik izango da. Azkenik, astelehenetik ostiralera bitartean joaten diren bezeroek eguneko menua ere eska dezakete.