Beheko Plaza jubilatu elkarteak hamar eguneko bidaia antolatu du Benidormera (Valentzia, Herrialde Katalanak) urriaren 3tik 13ra. Lau izarreko hotelean pentsio osoan egongo dira bidaiara joaten diren zumaiarrak, eta elkarteak azaldu du oraindik badagoela toki librea.
Interesa dutenek, elkarteko bazkide izan nahiz ez izan, Hogarreko bulegoan eman ahalko dute izena datorren astean, ostegunean, hilak 21, 11:00etatik 12:00etara.