Larunbat arratsaldean jokatuko da proba hau. Gipuzkoako itsas kayak txapelketa ere izango da Zumaiakoa.
Talaipe parean izango dute irteera piraguistek. Itsasoan zehar joanda, Sakonetara heldutakoan buelta eman, eta berriro Zumaiara itzuliko dira. Helmuga Talaipe parean kokatuko dela azaldu dute antolatzaileek. Sariak, berriz, itsas kiroldegiaren aurrean emango dituzte.