Komentuko uztaileko bi bisita gidatuetako edukiera bete da

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 14a

Komentuko lorategia.

Abuztuaren 11n eta 25ean beste saio bana izango da, gazteleraz eta euskaraz, hurrenez hurren. Turismo Bulegora jo behar da izena emateko. 

Komentua barrutik ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu udalak, eraberritze lanei ekin aurretik. Bihar eta uztailaren 29an izango diren saioetako edukiera bete da dagoeneko, baina abuztuan beste bi saio izango direla jakinarazi dute. Abuztuaren 11n gazteleraz izango da, eta 25ean euskaraz. Izena emateko, Turismo Bulegora jo dezakete herritarrek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide