Urola ibaiaren 46. igoera-jaitsiera jokatuko da uztailaren 24an, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Santiagotik aterako dira, Beduan buelta eman, eta Arranpla parean dagoen helmugara iritsiko dira. Aurten, berrikuntza bezala, SUP kategoria ere izango da.