Surflariek hartuko dute Itzurun hondartza uztailaren 23an

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 15a

Parrilada, 2018ko edizioko irudian.

Ziskek antolatuta, Surfesta izango da hilaren 23an Itzurunen. Surf ikastaroak, parrilada eta kontzertuak izango dira arratsaldean hasi eta goizaldera arte luzatuko duten festan.

Bueltan da surflarien udako festa. Uztailaren 23an ospatuko dute aurtengoan, eta arratsaldean hasiko dira surflariak Itzurunen elkartzen. Doako surf ikastaroak eskainiko dituzte hasteko eta behin, 17:00etatik aurrera. Jarraian, parrilan jakiak prestatu eta eskainiko dizkiete bertaratutakoei, eta gero, 21:30ak aldera hasiko dira kontzertuak: Bombadil Sound System, Argizulo ta Beñaranks eta Hammer Hit Records igoko dira oholtza gainera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide