Mojaxarren komentua barrutik ikusteko lehen bisita gidatua egin zuten atzo, 19:00etan. Hainbat lagun gerturatu zen bertara, eraberritze lanak hasi aurretik lekua ezagutzeko.
Atzokoa, ordea, ez da bisita gidatu bakarra izango. Uztailaren 29an eta abuztuaren 25ean egingo dituzte berriz ere, euskaraz. Abuztuaren 11n, aldiz, gazteleraz izango da bisita gidatua. Doakoak izango dira bisitak, baina Turismo Bulegoan izena eman beharko da, bisitaren eguneko 13:00ak arte, gehienez.
(Argazkiak: Zumaiako Kultura Saila)