Iñigo Alday eta Eduardo Agirre garaile padel txapelketan

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 19a

Iñigo Alday eta Eduardo Agirre txapelketako irabazleak, Antxon Alberdi Kirol Patronatuko kudeatzailearekin. (Zumaiako Udala)

Udalaren arabera, "erantzun bikaina" izan du padel txapelketak, eta horregatik, irailetik aurrera txapelketa gehiago antolatuko dituztela iragarri dute.

Ekainean hasitako padel txapelketa amaitu da dagoeneko. Bikote bakoitzak hiruna partida jokatu ondoren, Iñigo Alday eta Eduardo Agirre izan dira irabazleak, eta bigarren egin dute Unai Urangak eta Cosme Agirrek. Hirugarren sailkatu dira Jose Luis Hurtos eta Manu Aduriz. 

Guztira 26 pertsona aritu dira partidetan, binaka. Udalak eta Kirol Patronatuak txapelketak "erantzun bikaina" izan duela uste dute, eta irailetik aurrera ere txapelketa gehiago antolatuko dituztela iragarri dute. 


Txapelketako parte hartzaileak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide