Hondartzako aulkiak uzteko zerbitzua abian da Santiagon eta Itzurunen

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 21a

Hondartzako aulkiak uzteko zerbitzua martxan da gaurtik aurrera. Itzurun eta Santiago hondartzetako erabiltzaileek kantinetara jo beharko dute zerbitzua erabiltzeko, eta 50 zentimo ordaindu aulkia uzten duten egun bakoitzeko. 

Jakinarazi dute lehentasuna adinekoek eta desgaitasunen bat dutenek izango dutela, eta irailaren 15era arte egongo dela zerbitzua erabilgarri.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide