Urola ibaiaren igoera-jaitsiera jokatuko da igandean

Juan Luis Romatet 2022ko uztailaren 21a

46. edizioa beteko du aurten Itxas-Gain piraguismo elkarteak antolatutako Urola ibaiaren igoera-jaitsierak. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira piraguistak Santiagoko hondartzatik.

Udako kirol egutegiko hitzorduetako bat jokatuko da datorren igandean, uztailaren 24an Zumaian. Urola ibaiaren igoera-jaitsiera piraguismo proba jokatuko da eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Piraguistak lehorretik aterako dira, Santiago hondartzatik; ontziak itsasertzean kokatuko dituzte. Behin piraguetara igota eskoilerari buelta emango diote ibaian gora hasteko. Bedua parean jarritako buiari buelta eman, eta jaitsierari ekingo diote. Helmugako buia Arranpla parean kokatuko da. 

Euskal Herriko kirolariez gain, beste erkidegotako piraguistek ere hartuko dute parte kirol proba beterano honetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide