'Hesia urraturik, Xabier Lete in memoriam' kontzerturako sarrerak, bihartik salgai

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 21a

Sapere Aude Sinfonietta kontzertuan, 2019ko artxiboko irudian.

San Pedro Abesbatzarekin eta Sapere Aude Sinfoniettarekin eskainiko dute emanaldi bateratua abuztuaren 1ean, Leteren oroimenez. Sarrerak bihar, ostirala, jarriko dituzte salgai, Turismo Bulegoan.

Musika Jaialdiaren barruan, Xabier Lete gogoratzeko kontzertu berezia izango da abuztuaren 1ean, Zumaienan. San Pedro Abesbatzak eta Sapere Aude Sinfoniettak parte hartuko dute, gainera. 

Sarrerak bihar, ostirala, jarriko dituzte salgai, Turismo Bulegoan. Hiru prezio izango ditu: 12 euro arruntak, 6 euro langabetu eta gazteenak eta 3 euro haurrenak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide