Markina-Xemeingo zesta-punta txapelketa irabazi du Eduardo Agirrek

Juan Luis Romatet 2022ko uztailaren 24a

Markina-Xemeinen jokatutako Memorial Elorrio txapelketako finalak jokatu zituzten atzo. Txapeletako bat Zumaiara etorri zen. 

Orain urte batzuk zendu zen Elorrio puntistaren omenezeko zesta-punta txapelketa jokatu dute Markina-Xemeinen. Atzo jokatu zituzten azken partidak eta elite mailan txapeldun izan da Eduardo Agirre zumaiarrak eta Del Riok osatutako bikotea. Finalean Iturbide eta Ibarluzeari 30-16 emaitzarekin irabazi zieten. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide