Eskuz binakako txapelketak jokatu izan dira frontoi honetan azken urteotan. Pandemiak behartutako etenaldiaren ondoren, pilota jarduera bueltan izango da Itzurunbideko frontoian, berrikuntza batekin. Gaur gaurkoz ez dago ziurtatuta eskuzko txapelketarik jokatuko den ala ez; bai, ordea, buruz buruko pala txapelketa.
Hamabi pilotarik eman dute izena. Hiru jokalariko lau multzotan banatu dituzte. Lehen taldean Segurola, Ruiz eta Luis Mari Alberdi arituko dira; bigarrengoan Murua, Cabaleiro eta Zendoia; hirugarrengoan Jon Iñaki Alberdi, Ulazia eta Ibarluzea; eta laugarrengoan Iribar, Markel Etxabe eta Korta. Talde bakoitzeko lehen bi sailkatuak pasako dira final laurdenak jokatzera.
Gaur bertan jokatuko da txapelketako lehen partida, 18:30etik aurrera: Jon Iñaki Alberdi Ibarluzearen aurka arituko da.