16 urtez azpikoen kategorian aritu da Gonzalez Etxabarri txapelketa honetan. Sekulako mailan dagoela erakutsi du zumaiar gazteak, eta kategoriako urrezko domina irabazi du txapelketan zehar txanda bat bera ere galdu gabe. 11,5 puntu lortu zituen Gonzalez Etxabarrik finalean, eta Anaïs Blanchard eta Tya Zebrowski frantziarren, eta Tiara Van Der Huls herbeheratarraren aurretik sailkatu zen.
Janire Gonzalez Etxabarri ere junior mailako Europako txapelketan aritu da, baina ezin izan zuen finalerako txartela lortu.
Orotara, Espainiako selekzioak lortu du garaipena txapelketa honetan. Lehen aldiz irabazi du txapelketa junior mailan.