Borroka askeko ringa Odietako dantzagunean

Juan Luis Romatet 2022ko uztailaren 25a

Borroka askea irudikatzen duen dantza ikuskizuna izan zen atzo arratsaldean Odieta frontoian, DOOS colectivo & Eva Guerrero konpainien eskutik. 

Odietan kokatutak ringaren gainean aritu ziren borroka askean LOF - Ladies of fight ikuskizuneko partehartzaileak, lau borrokalari/dantzariak eta zeremonia-maisua. Umorea oinarri duen dantza ikuskizuna eskaini zuten lau emakume hauek herriko pilotalekuan. 

Argazkiak: Udaleko Kultura Saila.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide