Itzurungo frontoian jokatuko den pala txapelketako lehen partida jokatu zuten atzo arratsaldean. Eguraldiak laguntzen badu, behintzat, arratsaldero izango da pilota giroa pilotaleku txiki honetan.
Hamabi lagunek eman dute izena, eta lau taldetan banatuta arituko dira. Antolatzaileen esanetan, bi asteren bueltan jokatu nahi dituzte lehen faseko partida denak. Horren amaieran erabakiko da zer zortzi jokalarik jokatuko dituzten txapelketako final laurdenak.