Hitzaldia eskainiko du Bingen Zupiriak ostegunean Hogarrean

Juan Luis Romatet 2022ko uztailaren 26a

Batzokiaren irekieraren urteurrena oroitzeko ekitaldiak antolatu ditu Zumaiako EAJk. Aurten, besteak beste, Bingen Zupiriaren hitzaldi irekia izango da, ostegunean, Hogarrean.

Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuak hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, hilaren 28an, Eusebio Gurrutxaga plazako (Hogarreko) bigarren solairuan. Ekitaldia 19:30ean izango da. Amaieran, 21:00ak aldera, mokadutxoa emango da Batzokian.

Ekitaldiekin jarraituta, datorren igandean, uztailaren 31n, San Inazio Eguna, meza eskainiko da goizeko 11:00etan hildako alderdikide eta kideen izenean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide