Donibane Lohizuneko bigarren masterra irabazi du Imanol Lopezek

Juan Luis Romatet 2022ko uztailaren 27a

Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Internationaux txapelketako bigarren masterra jokatu dute. 

Ipar Euskal Herriko frontoietan zesta-puntak presentzia handia ari da izatean uda honetan. Atzo jokatu zuten Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian Internationaux txapelketaren barruan antolatutako bigarren masterreko finala. 

Imanol Lopezek Tambourindeguyrekin osatu du bikotea master honetan, eta azken partidan Olharan eta Minvielle izan dituzte aurkari. Iparraldekok eta Zumaiakoak osatutako bikotea galtzen hasi zen: 13-15 emaitzarekin irabazi zuten lehen seta Olharanek eta Minvielle-ek. Bigarrena, berriz, gorriz aritu ziren Tambourindeguy eta Lopezen aldekoa izan zen; erraz, gainera, 15-5 emaitzarekin. Berdinketa hausteko set laburrean erabakiko zen finala, eta hor hobeto aritu ziren gorriak: 5-2 emaitzarekin irabazi zuten seta eta, ondorioz, masterra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide