EuskarAbentura espedizioa Zumaian izan da

Juan Luis Romatet 2022ko uztailaren 28a

Argazkia: @EuskarAbentura

Aurtengo edizioa bukatzeko egun gutxiren faltan, EuskarAbentura espedizioa osatu duten neska-mutilak Zumaian izan ziren atzo. 

Euskal Herriko eta euskal diasporako 16-17 urteko 128 neska-mutilek osatu dute aurtengo EuskarAbentura oinezko espedizioa. Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea du helburuetako bat ekimen honek, baita euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramatea ere. Maulen hasi zuen ibilbidea uztailaren 1en eta hilabetearen amaierarekin batera bukatuko da Getxon. 

Getaria, Zumaia eta Deba artean igaro zuten espedizioko kideek atzoko eguna. Kostaldetik jarraituta, Bizkaia aldera egingo dute gaur espediziolariek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide