Irati Osak Europako txapelketa jokatuko du Danimarkan

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 28a

Igandean jokatuko du lasterketa, Arantza Toledo piraguistarekin bikotea osatuta. Asteartean bidaiatu zuten Danimarkako Silkeborg hirira, eta gaur egin dute lehen entrenamendua. 

Irati Osak Europako piraguismo txapelketa jokatuko du igande eguerdian. Maila gorenean arituko da Arantza Toledorekin K2a osatuta, eta 27 kilometroko lasterketa egingo dute.

Toledorekin batera jokatuko duen lehen Europako txapelketa izango da igandekoa. Dena den, bi munduko txapelketa jokatu dituzte elkarrekin, eta horietako batean brontzea ere eskuratu zuten, 2019koan, hain zuzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide