Gaur eguerdian, Ondarroako Bandera – Ondarroako Udala Sari Nagusia izan dute jokoan ETE Ligan aritzen diren taldeek. Zumaia Deltecok bigarren txandan egin du arraunean, Zarautz Gesalaga Okelan eta etxeko taldearekin batera, eta zumaiarrek markatu dute txandako denborarik onena, 11:11, 24. Azkenean, ohorezko txandan arraunean egin duen Hodarribiak (10:55,40) irabazi du bandera eta bigarren sailkatu da Hibaika (11:01,52). Sailkapen nagusian hirugarrena, berriz, Zumaiako taldea izan da, ohorezko txandan aritu den Deustoren (11:28,87) denbora hobetzea lortu baitu.
Hona hemen Ondarroako Bandera – Ondarroako Udala Sari Nagusiko sailkapena: