Hondarrezko eskulturak egiteko aukera izango da bihar Santiago hondartzan

Juan Luis Romatet

Hondarrezko eskulturak egiteko tailerraren bi saioa izango dira abuztuan zehar Zumaiako Santiago hondartzan. Hauetatik lehena bihar bertan egingo da. 

Andoni Bastarrika azpeitiarrak gidatuko du tailer hau, eta aurreikusitako bi saioetatik lehena bihar bertan izango da, abuztuaren 11n Santiago hondartzan (bigarrena hilaren 25ean egingo da, Santiagon baita ere).

Tailerrean parte hartuko dute haurrek hondarrarekin eskulturak egiteko aukera izango dute: dortokak, izurdiak eta haurraren irudimenak sortzen duen beste irudiren bat. Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egingo da, eta ez da aurretik izenik eman beharrik izango. Nahikoa izango da esandako orduetan Santiagora hurreratzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide