Final laurdenetako hirugarren jardunaldia, gaur Dinastiaren barruan

Juan Luis Romatet

Argazkia: Javier Carballo

Aurrera doa Dinastia Etxabe pilota txapelketa. Final laurdenetako hirugarren jardunaldia hartuko du gaur gauean Aitzuri frontoiak. 

Jardueraren erdi aldera heltzear da 50. Dinastia Etxabe pilota txapelketa. Gaur, 21:00etan hasita, final laurdenetako hirugarren jardunaldia jokatuko da Aitzuri frontoian. Bi izango dira neurketak: jubenil mailan, Aranbarrik eta Bernaolak Lizeaga eta Telleria izango dituzte aurkari Zumaiako pilotalekuko kantxan; 23 urtez azpiko kategorian, berriz, Mata eta Ibarloza Zubizarreta eta Albenizen aurka arituko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide