Hondarrarekin egindako artelan iragankorrak

Juan Luis Romatet

Hondarrezko marrazoek, krokodiloek edota dortokek hartu dute gaur eguerdian Santiagoko itsasertza. 

Hondarra, ura, irudimena eta trebezia pixka bat. Besterik ez dute behar izan gaur Santiago hondartzara hurreratu diren haurrek hondarrezko eskulturak egiteko. Andoni Bastarrikak gidatuta, eta, batzuetan, gurasoen laguntzarekin, animalien irudiak egiten pasatu dute eguerdia tailerrean parte hartu duten haurrek. 

Abuztuan zehar Zumaian egingo diren hondarrezko eskultuten bi saioetatik lehena izan da gaurkoa. Hurrengoa hamabost egun barru egingo da, abuztuaren 25ean, Santiagon baita ere, 11:00etatik 14:00etara bitartean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide