Tangoa dantzatzeko aukera izango da bihar Beheko plazan

Juan Luis Romatet

Udatango izeneko ekimena egingo da bihar, igandea, Beheko plazan. Agata elkarteak antolatutako jarduera hau goizez zein arratsaldez egingo da. 

Tangoa dantzatzen ikusteaz gain, plazara ateratzera animatuko direnek tangoa dantzatzeko aukera izango dute. Goizez 12:00etatik 14:00etara bitartean egingo da, eta arratsaldez 18:00etatik 20:30era. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide