Ziztada kasua salatzeko elkarretaratzea egin da eguerdian Zumaian

Juan Luis Romatet 2022ko abuztuaren 14a

Ostiraletik larunbaterako gauean Amaiako plazan gertatutako ziztada kasua salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Saregileen plazan. 

Herria Euskal Jai Eguna ospatzen ari zela, emakume bate ziztada bat sumatu zuen gaueko ordu batak aldera Amaiako plazan. Protokoloa jarraituta, Donostia Ospitalera eraman zuten emakumea probak egiteko. Ordu batzuk geroago, salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzaren komisaldegian. 

Kasua salatzeko elkarretaratzea egin da gaur eguerdian Saregileen plazan, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain! leloa zeraman pankartaren atzean bildu dira herritarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide