Izurde bat agertu da Santiago hondartzan

Juan Luis Romatet

Argazkia: Zumaiako Udaltzaingoa

Animalia bizirik dago eta zauria du isatsean. Itsasora eramaten saiatzen ari dira.

Udaltzaingoak deia jaso du gaur goizean izurde bat agertu delako Santiago hondartzan. Udaltzainen arabera, animalia bizirik dago eta zauria du isatsean. Itsasertzean aurkitu dute izurdea, eta itsasora bueltatzen saiatu badira ere, behin eta berriro bueltatu da lehorrera. Hori dela eta, Getariako Gurutze Gorrira deitu dute, ontzi baten bidez animalaia itsasora eramaten lagundu dezan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide