Komentuko bisitetarako izena emanda eduki baina agertzeko aukerarik ez dutenei aurrez adierazteko eskatu die udalak

Juan Luis Romatet

Bihar eta hurrengo ostegunean egingo dira bisita gidatuak komentuan. 

Abuztuko lau ostegunetarako bisita gidatuak antolatu ditu Udaleko Kultura Sailak. Bihar eta datorren ostegunean egingo dira hileko azken bisitak: gaur gazteleraz eta hurrengo ostegunean, hilaren 25ean, euskaraz. Bisiten berri eman eta berehala bete ziren lekuak.

Izena eman bai, baina, Kultura Sailaren arabera, apuntatutako hainbat lagun ez ziren agertu pasa den osteguneko bisitara. "Izena eman eta bisitara ez etortzeak itxaro-zerrendan dauden hainbati parte hartzeko aukerarik ez ematea dakar", azaldu dute antolatzaileek.

Horregatik, biharko eta hurrengo osteguneko bisitetarako izena emanda duten, baina edozein arrazoiengatik agertuko ezin diren pertsonei aurrez adieraztea eskatzen die udalak, turismo bulegoko 943-14 33 96 telefono zenbakira deituta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide