Komun publiko berriak Estazioko industriagunean

Juan Luis Romatet

Komun publiko berriak jarri ditu udalak Estazioko industriagunean, Urola ibaiko pasealekuaren alboan. 

Autokarabanentzako gunea prestatzearekin batera, komun publikoak jarriko zituela iragarri zuen Zumaiako Udalak orain urtebete. Komunak martxan dira pasa den astetik. Autokarabanen erabiltzaileentzako bakarrik ez, herritar eta bisitari orok erabili ahal izango ditu. Izan ere, pertsona askok paseatzen du errioaren alboko pasealekutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide