Anoetarako autobusa antolatu du Arteondok denboraldi honetan ere

Juan Luis Romatet

Realak Anoetan jokatuko dituen partiden joan-etorrietarako autobusa antolatu du Arteondok aurten ere. 

Bartzelonaren aurka jokatuko du Realak igandeko honetan Anoetan. 2022-2023 futbol denboraldian etxean jokatuko duen lehen partida izango da. Realak etxean jokatuko dituen partiden joan-etorriak egiteko autobusa antolatu du Arteondok beste urte batez. 

Autobusak partida hasi baino ordu eta erdi lehenago aterako dira. Igandeko kasuan, partida 22:00etan hasiko denez, busa 20:30ean abiatuko da Patxita Etxezarretako autobus geltokitik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide