Gaur gauean jokatuko da 50. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako finalaurrekoko lehenengo jardunaldia. Eskuzko 23 urtez azpiko partidan De la Fuente-Apezetxea eta Igoa-Erle ariko dira nor baino nor. Berez Eskuza zen jokatzekoa De la Fuenterekin, baina min hartuta dago, eta Apezetxeak ordezkatuko du.
Eskuzko partiden aurretik, zesta-puntaz ere jokatuko da partida bat.
Honakoa da gaur gaueko egitaraua:
- Zesta puntaz: Gonzalo Agirre-Del Rio / Basterra-Uranga
- Eskuz gazte-jubenilak: Amiano-Arroita / Apezetxea-Peñalver
- Eskuz 23 urtez azpikoak: De la Fuente-Apezetxea* / Igoa-Erle