Iristear den asteburua estropada asteburua izango da Zarautzen, eta ondorioz, baita inguruko herrientzat ere, kostako errepideari eragingo diolako zenbait unetan.
Bihar goizean eta arratsaldean jokatuko dituzte ETE, KAE1, Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak, eta igandean azken bi maila horietako estropadak. Hor amaituko da, gainera, Euskotren liga.
Traineru guztiak Getarian uretaratuko dira, eta ikusle asko bi herrien arteko pasealekuan elkartuko dira traineruak lehian ikusteko. "Ikusleen segurtasuna babeste aldera", N-634 errepidea itxi egingo dute zenbait unetan, Zumaiako Udalak jakinarazi duenez.
Hauek dira aurreikusitako aldaketak:
Bihar, larunbata:
- 14:00-17:00: txandakako zirkulazioa N-634ko PK 19,950ean, norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua).
- 17:00-17:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
- 17:30-19:30: txandakako zirkulazioa Narrostik norabide aldaketara.
- 19:30-20:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
- 20:30etatik aurrera: txandakako zirkulazioa N-634ko PK 19,950ean, norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua). Puntu horretan, semaforo bat jarriko dute gau osoan txandakako zirkulaziorako.
Etzi, igandea:
- 00:00-10:00: txandakako zirkulazioa N-634ko PK 19,950ean, norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua).
- 10:45-11:15: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
- 11:15-13:30: txandakako zirkulazioa Narrostik norabide aldaketara.
- 13:30-14:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
- 14:30:17:30: txandakako zirkulazioa N-634ko PK 19,950ean norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua).