50. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako finalaurrekoen lehen jardunaldia jokatu zuten ostegun iluntzean Aitzuri pilotalekuan, eta erabakita gelditu ziren aurreneko finalistak –hemen irakur daiteke jardunaldi horretako kronika–.
Basterra-Urangak lortu zuten finalerako txartela zesta-puntan, eta eskuz, berriz, Apezetxea-Peñalverrek jubenil mailan eta Igoa-Erlek 23 urtez azpikoetan.
Hauek dira zesta-puntako nahiz eskuzko pilota partidek utzitako irudi onenak.
Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.