Alemania izan da nagusi, baina Peñaren taldekideek jarritako estrategia argia izan da. "Ezustekoa eman nahi genien alemaniarrei, eta lasterketa buruan jarri", azaldu du zumaiarrak, baina onartu du azken 100 metroak luze egin zaizkiela, eta indar falta nabaritu dutela amaierarako. Ondorioz, garaipenak ihes egin die oso gutxigatik: Alemaniak 2.53.174ko markarekin irabazi du, Espainiako selekzioa bigarren izan da; 2.53.627koarekin; eta Hungaria hirugarren, 2:55.748koarekin.
Bestalde, bihar 09:30ean K4 500 metroko probako finalerdiak jokatuko ditu; izan ere, gaurko kanporaketan ez dute zuzenean lortu finalera sailkatzea. Finalerdiak exigenteak izango direla iritzi dio, eta finalerako indarberritzeko epe laburra izango dutela, hiru ordutara jokatuko direlako.