K-2 1.000 metroan ere Europako txapeldunorde izan da Iñigo Peña

Onintza Lete Arrieta 2022ko abuztuaren 21a

Peña iaz, Olinpiar Jokoetan. (Argazkia: Jakes Goikoetxea)

Gaur goizean lortu du zilarrezko domina Paco Cubelos kidearekin, eta Alemaniatik bi dominarekin itzuliko da zumaiarra, ostiralean ere txapeldunorde iazan baitzen K-4 1.000 metroko proban.

Pozik egoteko moduan da Iñigo Peña Itxas-Gaineko piraguista zumaiarra, Europako Txapelketatik zilarrezko bi dominarekin itzuliko delako. Ostiralean K-4 1.000 metroko proban lortu zuen domina, eta gaur goizean, berriz, K-2 1.000 metroko proban, Paco Cubelos kidearekin batera.

Munichen, Alemanian, jokatu dira piraguismoko probak, eta zumaiarra hiru kategoriatan lehiatu da: K-2 500 eta 1.000 metroetan, eta K-4 1.000 metrotan.

Hain zuzen, atzo jokatu zuen 500 metroko finalerdia, eta finalerako txartela lortu bazuten ere, finalean ez zuten podiumera igotzerik lortu. Zazpigarren izan ziren. Peñak esana zuen zaila izango zela finala, finalerditik hiru ordura jokatuko zelako eta errekuperatzeko denbora gutxi izango zutelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide