Azken txanpan sartzen hasi da Dinastia Etxabe Pilota Txapelketa. 50. edizioa du aurtengoa, eta pandemia atzean utzita, pilotazaleak ederki ari dira gozatzen zesta-puntako nahiz eskuzko pilotako partidez.
Gaur gauean, 21:00etan hasita, beste hiru partida ikusteko aukera izango da Aitzuri pilotalekuan, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, izango da aldaketarik parte hartzaileen artean. Izan ere, Cosme Agirre pilotari zumaiarra min hartuta dago hankan, eta ezingo du gaurko partida jokatu. Haren ordez, Julen Iriondo berriatuarra ariko da.
Ondorengo partidak izango dira gaur:
- Zesta puntaz: Julen Iriondo-Mantzisidor / Eduardo Agirre-Ibarluzea
- Eskuz gazte-jubenilak: Aranbarri-Bernaola / Sasiain-Gabirondo
- Eskuz 23 urtez azpikoak: Mata-Ibarloza / Irribarria-Odriozola