Tokiz aldatu dute hondarrezko eskultura tailerra

Onintza Lete Arrieta 2022ko abuztuaren 24a

Orain bi aste Santiago hondartzan egin zuten tailerreko irudi bat. (Juan Luis Romatet)

Santiago hondartzan egitekoak ziren bihar goizean tailerra, baina eguraldiaren iragarpena dela eta, Torre Berri azpian egitea erabaki du udalak.

Abuztuaren 11n bezala, bihar ere Santiago hondartzan ziren egitekoak hondarrezko eskulturen tailerra. Eguraldi eskasa iragarrita dago, ordea, bihar goizerako. Horregatik, udalak jakinarazi du Torre Berri azpian egitea tailerra.

11:00etatik 14:00etara izango da saioa, eta udalak gogorarazi du edukiera mugatua duela ekintza horrek, eta ondorioz, interesa duten herritarrei garaiz gerturatzea gomendatu die.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide