Gaur arratsaldean, 15:00ak baino minutu batzuk lehenago, deia jaso dute larrialdi zerbitzuek, Itzurungo haitzetan 19 urteko neska batek min hartu duelako eta laguntza behar zuelako.
Antza, oinez zebilela erori, eta orkatilean min hartuta gelditu da gaztea ezin ibilita. Hala, Ertzaintzaren helikopteroa, suhiltzaileak eta Getariako Gurutze Gorrikoak bertaratu dira laguntza ematera.
Helikopteroz eraman dute San Telmo ermitara, eta handik, anbulantziaz, Donostia Ospitalera. Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak gaineratu duenez, min hartutakoaren lau lagun ere helikopteroz atera dituzte, marearen igoeraren beldur.