Delteco Zumaia iritsi da denboraldiaren azken txanpara. Izan ere, gaur arratsaldean amaituko da ETE ligan. Erlojupekoa jokatuko dute Erandion (Bizkaia), denboraldiko hamabosgarren eta azken estropadan.
Zumaiarrek ez dute jokoan ezer, laugarrenak direlako sailkapen orokorrean, eta gaurko emaitza gorabehera, hortxe mantenduko direlako. Ostegunean, gainera, estropada garrantzitsua jokatu beharko dute Donostian: Kontxako Banderako sailkapen estropada.
Gaurko azken jardunaldiari dagokionez, Hondarribia da faborito, sailkapen nagusian sei puntuko aldearekin delako lider. Hibaika da bigarren, eta atzetik, Deusto, hamar puntura dauka. Horren eta Zumaiaren artean ere bederatzi puntuko aldea dago, eta aldea are handiagoa da Zumaiaren eta Ondarroaren artekoa, Zumaiak 82 puntu dituelako, eta Ondarroak, berriz, 67.
Hau da sailkapena gaur-gaurkoz: