Amaia Aldai eta Andrea Capellan nagusitu ziren atzo iluntzean Aitzurin jokatutako Laboral Kutxa Udako Torneoko finalean; haun da, Emakume Master Cup torneoko finalean. Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminde izan zituzten aurkari, baina horiei aise irabaztea lortu zuten, 22-7ko emaitzarekin.
Antolatzaileek finalaren balorazio ona egin dute, "sarrera eta giro bikaina" izan zelako Aitzurin, "nahiz eta handik metro gutxira Asobal mailako bi talderen arteko bi taldek adiskidantzazko partida bat jokatu".
Amaia Aldaik txapelketako pilotari onenaren izendapena ere jaso zuen, eta "garaipen horrekin azken San Fermin txapelketako arantzatxoa atera du, Mendiburuk lagunduta, Garai-Gaminderen aurka emaitza beragatik galdu baitzuen".
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida, bestalde, orekatuagoa izan zen, eta Leire Garaik eta Irati Zabalak Maddi Barrokal eta Uxue Oses gainditu zituzten 18-16ko emaitzarekin.
Partidak osorik ikusgai gaur gauean
Laboral Kutxa Udako Torneoko finaleko bi partidak gaur 21:30ean ikusteko aukera izango dira osorik, telebistaz nahi izanez gero Erlo Telebistan edo, pantaila txikian nahiago bada, Baleike.eus-en bertan.