Emakume Master Cup torneoko finala, osorik ikusgai

Erredakzioa 2022ko abuztuaren 28a

Laboral Kutxa Udako Torneoko finala Aitzuri pilotalekuan jokatu zen atzo, eta lehian aritu ziren Amaia Aldai eta Andrea Capellan Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminderen aurka. Hirugarren postua erabakitzeko partida ere jokatu zen: Leire Garai eta Irati Zabala Maddi Barrokalen eta Uxue Osesen kontra aritu ziren.

Atzo iluntzean Aitzuri pilotalekuan jokatu zen Laboral Kutxa Udako Torneoko finala; hau da, Emakume Master Cup torneoko finala.

Antolatzaileek finalaren balorazio ona egin dute, "sarrera eta giro bikaina" izan zelako Aitzurin, "nahiz eta handik metro gutxira Asobal mailako bi talderen arteko bi taldek adiskidantzazko partida bat jokatu".

Bideo honetan ikus daiteke atzoko finala eta, pantaila handian ikustea nahiago izanez gero, Erlo Telebistan ere 21:30ean hasi da saioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide