Lekeitioko Hiria zesta-punta txapelketa irabazi dute Goikoetxeak eta Aimarrek

Juan Luis Romatet

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aimarrek osatutako bikoteak irabazi du Lekeitioko Hiria txapelketa.

Lekeitioko Santi Brouard frontoian jokatu zen larunbatean Lekeitioko Hiria zesta punta txapelketako finala. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aimar Aldazababalek osatutako bikoteak Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak osatutakoa izan zuen aurkari txapelketako azken partidan.

Erkiaga eta Zabala jarri ziren markagailuan aurretik lehen seta 15-11 emaitzarekin irabazi ondoren. Larunbatean urdinez aritu ziren Goikoetxeak eta Aimarrek buelta eman markagailuari hurrengo bi setak irabazita: 11-15 eta 3-5.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide