Boxeoko entrenamenduak hastear dira

Juan Luis Romatet 2022ko abuztuaren 29a

Herriko kirol elkarte batzuk hasi dituzte dagoeneko datorren denboraldira begirako entrenamendu saioak. Beste batzuk datozen egunotan hasiko dira lanean. 

Zumaia Cuban Boxing klubaren kasua da. Udako oporraldien ondoren, aste honetan bertan hasiko dituzte entrenamenduak. Hasiera batean, arratsaldeko saioekin hasiko dira, eta datorren astetik aurrera goizekoekin. 

Ordutegiak hauek izango dira: astelehen eta asteazkenetan, goizez, 10:45etik 11:45era, Lubaki kiroldegian; asteazrte eta ostegunetan, berriz, arratsaldez, 19:30etik 20:45era, Zumaiako Herri Eskolaren Sagarbideko gimnasioan. 

Klubak azaldu duenez, umeen saioak oraindik ez dira hasi. Umeen entrenamenduen berri datozen asteotan emango dituzte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide