Irailaren 7an jokatuko dira pala txapelketako finalerdiak

Maria Maya Manterola

Final laurdenetako partida baten irudia.

Azken egunotan jokatu diren jardunaldien ondoren, erabakita geratu dira finalerdietan izango diren jokalariak. Irailaren 7an jokatuko dira partidak, Itzurungo frontoian. 

Itzurungo Pala Txapelketa finalerdietara iritsi da. Azken egunotan jokatutako partiden ondoren, erabakita geratu dira irailaren 7an arituko diren parte hartzaileen izenak. Honakoak dira final laurdenetako emaitzak: 

  • Segurola 18 - Markel 10
  • Cabaleiro 18 - Ulazia 12
  • Zendoia 18 - Ibarluzea 5
  • Ruiz 18 - Korta 4

Eta, honenbestez, ondorengo parte hartzaileak neurtuko dira aurrez aurre irailaren 7ko finalerdietako partidetan:

  • 18:30. Cabaleiro - Ruiz
  • 19:10. Zendoia - Segurola

Finala, berriz, irailaren 9an jokatuko da, ostiralarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide